FORGOT YOUR DETAILS?

2017KO EDIZIOA

Gipuzkoako III. Bakailao Pintxo Txapelketa
2017ko maiatzaren 15etik 28ra

HELBURUA

Bakailaoari daukan balioa eman nahi diogu eta bere kontsumoa bultzatu Euskadiko produktu gastronomiko bereizgarrietako bat bezala, gure inguruan aurki ditzakegun pintxo-barra askoren oinarrian baitago gero eta gehiago.

INSKRIPZIO EPEA BUKATU DA!

Promozionatu zure establezimendua Gipuzkoako II. Bakailao Pintxo Txapelketan parte hartuz!

PARTE HARTZAILEAK

Gozatu bakailao pintxo onenaz Gipuzkoako pintxo taberna onenetan.

TXAPELKETAREN OINARRIAK

PARTE HARTZAILEAK

Gipuzkoako pintxo tabernak

INSKRIPZIOAK

Sari hau lortzeko txapelketan sartu ahal izango dute 2017ko maiatzaren 10a baino lehen inskribatutako parte hartzaile guztiek.

PINTXOEN PREZIOA

Pintxo bakoitza egiteak gehienez daukan kostua: 2,00 €. Salmentan gehienezko prezioa: 4,00 €

OSAGAIAK

Lehiatzaileak, derrigorrezko osagaiekin batera, berak aukeratutako beste batzuk erabili ahal izango ditu.

INFORMAZIOA

Kartela agerian jarri, bere partaidetza behar bezala identifikatu ahal izan dadin.

INSKRIPZIO-KUOTA

Txapelketan inskribatzeko kuota 90 eurokoa izango da.

EPAIMAHAIA

GIPUZKOAKO II. BAKAILAO PINTXO TXAPELKETA saria emango zaio epaimahaiaren iritziz bakailaoa protagonista nagusi duen pintxo onenari.

Antolakuntzak izendatutako 5 pertsonek osatutako epaimahai batek egingo du balorazioa. Epaimahaia osatuko dutenak gastronomia alorrean ospe aitortua duten pertsonak izango dira, eta hauek baloratuko dituzte prestatutako pintxoak. Aurretik puntuazio estandarrak jarrita egongo dira, ondorengo irizpide eta puntuen arabera:

ORIGINALTASUNA ETA TEKNIKA (10 puntu):

Proposamenaren berritasuna, asmamena, originaltasuna.

BALIO GASTRONOMIKOAK ETA NUTRIZIONALAK (60 puntu):

Gustua, gustu-ondokoa, zaporea, kontrastea, ñabardurak, oreka kalorikoa.

PRODUKTUA ETA ESTETIKA (10 puntu):

Produktua, muntaia, koloreak, ikusgarritasuna eta pintxoaren antolaketa.

BIDERAGARRITASUNA (20 puntu):

Pintxoaren bideragarritasuna ostalaritzako zerbitzuen testuinguruan.

SARIAK

Sari banaketa maiatzaren 29an egingo da Bidassoan Basque Brewery, Irunen .

LEHEN SARIA

LEHEN SARIA

Txapela, garaikurra, 500€ eta produktu sorta.

BIGARREN SARIA

BIGARREN SARIA

Garaikurra eta produktu sorta

HIRUGARREN SARIA

HIRUGARREN SARIA

Garaikurra eta produktu sorta

<STRONG>BIDASSOA BASQUE BREWERY</STRONG> SARIA

BIDASSOA BASQUE BREWERY SARIA

Garagardoarekin hobekien ezkontzen den pintxoari

<STRONG>PAGO DE CIRSUS</STRONG> SARIA

PAGO DE CIRSUS SARIA

Ardoarekin hobekien ezkontzen den pintxoari

BABESLEAK

INSKRIPZIOA

Bete hurrengo formularioa zure eta zure establezimenduaren datuekin eta epe laburrean zurekin harremanetan jarriko gara inskripzioa konfirmatzeko.

INFORMAZIOA ETA KONTAKTUA

Informazioa zabaldu edo inskripzioa telefonoz egin nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke ondorengo kontaktuetako baten bitartez:

Sonia García Olazabal

Móvil: 606 898 480
sgarcia@baseclick.es

Mikel Martínez

Móvil: 629 280 554
mmartinez@baseclick.es

ANTOLAKUNTZA

Baseclick

Gastronomia da gure jardueraren funtsezko ardatzetako bat.

Baseclick elkartetik ekintza gastronomiko desberdinetan parte hartzen dugu. Gure zeregina izan daiteke ekintza bera antolatzetik hasi eta enpresa pribatu edo erakundeen babesaren bitartez finantzazioa bilatzera arte.

www.baseclick.es

Zerbitzu oso bat eskaintzen dugu, ekintzaren antolakuntza osoaren lidergotza beregain hartzetik hasi, komunikazioa eta finantzazio bilaketa barne, eta hirugarrenek antolatutako ekintzetarako alderdi puntualetan kolaboratzeraino.

Baseclick elkartea zuzentzen Sonia Garcia Olazabal eta Mikel Martinez, komunikazio, marketing, sare sozial eta publizitatean aditu diren bi pertsona. Haien ondoan web diseinatzaile, programatzaile, kazetari eta argazkilari talde bat.

TOP