2017EKO EDIZIOA

Gipuzkoako III. Bakailao Pintxo Txapelketa
2017ko Maiatzaren 15etik 28ra

SARI BANAKETA

Gipuzkoako 33 tabernak parte hartuko dute ekintza gastronomiko honetan.

Maiatzaren 15etik 28ra Gipuzkoak bakailao zaporea izango du berriro ere. Ekimen honen babesleak “Bacalao Saboréalo” elkarteko kide diren Bidasoko bakailao-enpresak dira eta Irungo Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du, azken honena Basquetour-en bitartez. Halaber, hainbat enpresaren kolaborazioa izan du: Pago de Cirsus, Berzosa, Hosteleriko, Cafés Aitona, Hotel Atalaia eta Bidassoa Basque Brewery. Txapelketa honen hirugarren edizioa gaur aurkeztu da Irungo Félix Manso Ibarla jatetxean. Gipuzkoako ostalaritzarentzat sustapen-ekimena izango da.

Txapelketan 33 sukaldarik parte hartuko dute. Denek aurkeztu beharreko pintxoaren osagai nagusia bakailaoa da, norberaren aukerako beste batzuez lagunduta.

Bidasoko Bakailao Enpresen Elkartea Txapelketa honen babeslea da eta ekitaldi gastronomikoak antolatzen dituen Baseclick enpresak gauzatuko du.

Aurkezpenean, Alberto Santiago Bakailao-enpresen Elkarteko kideak adierazi du aurreko bi edizioetan parte-hartzaileen maila oso jasoa izan dela eta aurten berdintsua izatea espero dela, izan ere Gipuzkoan pintxoak egiten dituzten sukaldari handiak daudela harrotasunez esan daiteke eta guztiek hain gurea den bakailaoa lantzen esperientzia zabala dutela.

Elkartearen helburu nagusia bakailaoaren kontsumoa sustatzea da, hortaz, honelako ezaugarriak dituzten ekitaldiak giltzarri dira jomuga lortzeko.

Sonia Garcia Olazabalek pintxo bat aurkeztuko duten tabernen kalitateaz hitz egin du baita haien kokapen geografiko anitzaz ere, parte-hartzearen ikuspuntutik arrakasta handia, ezbairik gabe. Miguel Angel Paez-ek Irungo Udalaren izenean azpimarratu du Irungo enpresek maila honetako ekimen gastronomikoak babestea oso garrantzizkoa dela. 

Epaimahaia honakoek osatuko dute: bakailao-enpresetako bi kide; Mikel Corcuera gastronomia kritikaria, Aitor Buendía kazetaria; Floren Bueyes, Pas de Cantabriako Abra Campo de golf-eko sukaldaria eta Patxi Alvarez, Burgoseko Tabula Gastrobar-ekoa. Felix Manso Ibarla jatetxeko nagusia den Felix Manso presidente lanetan arituko da. Azken honen esaneko epaimahaiaren zeregina handia izango da, tabernaz taberna pintxoak dastatzen ibili beharko delako. Horrela, hurbiletik eta zehaztasunez sukaldarien lana ezagutzea izango dute.

 

Bakailaoaren jaia maiatzaren 15ean, astelehenaz, hasi da eta hilaren 28ra arte luzatuko da. Maiatzaren 29an sari banaketa Irunen egingo da,  Bidassoa Basque Brewery enpresan. PIntxoen prezioa ezin izango da 4 eurokoa baino gehiagokoa izan, Txapelketaren oinarrietan jasota dagoen bezala. 

1ºPremio Campeonato de Gipuzkoa de Pintxos de bacalao

1. IRABAZLEA

ZERUKO
Donostia

1ºPremio Campeonato de Gipuzkoa de Pintxos de bacalao

2. ZILARRA

ARATZ
Donostia

1ºPremio Campeonato de Gipuzkoa de Pintxos de bacalao

3. BRONTZEA

CASINO DE IRUN
Irun

2017KO AURKEZTUTAKO BAKAILAO PINTXOAK

Bakailao Pintxo Txapelketaren bigarren edizioan parte hartu zutenek prestatutako berrogei bakailao pintxo erakutsi nahi dizkizuegu:

2017KO PARTE HARTZAILEAK

2017KO PARTE HARTZAILEAK

TOP