SARI BANAKETA
Sardara taberna-jatetxeko Martin Merinok Gipuzkoako II. Bakailao Pintxo Txapelketako irabazlehandia izan zen. Lehiaketaren babeslea “Bacalao Saboréalo” Bidasoko bakailao enpresen elkartea izan zen eta laguntzaileak, Irungo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Cerveza Amstel eta Hotel Atalaia. Baseclick empresa antolaketaz arduratu zen.
Gipuzkoako II. Bakailao PIntxo Txapelketan Gipuzkoa guztiko 42 establezimenduk parte hartu zuten. Bi astetan zehar lehiatu zuten, bakailaoa osagai nagusi zuten pintxoak aurkeztuz.
Donostiako Zazpi bigarren sailkatu zen. Bertako nagusia den Paul Arrillagak saria jaso zuen Mikel Corcuera gastronomi kritikariaren eta Bacalao Santymarreko Alberto Santiagoren eskutik.
Errenteriako Xera tabernari, hirugarren sariaren irabazleari, La Barajillako Luis Angel Tojalek eta R&J-ko Antonio Iglesiasek diploma eman zioten.