2015EKO EDIZIOA
Gipuzkoako I. Bakailao Pintxo Txapelketa
2015ko apirilaren 24tik maiatzaren 3ra
SARI BANAKETA
Josu Carrion, Hondarribiko Kai Zahar tabernakoa izan zen Gipuzkoako I. Bakailao Pintxo Txapelketaren irabazle handia, "Bacalao Saboréalo" elkartean dauden Bidasoko bakailao enpresek babestuta. Txapelketak Irungo Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Basquetour-en eta hainbat enpresen laguntza izan zuen.
Maiatzaren 4an egin zen sari banaketa ekitaldian sukaldari hondarribiarrak lehen sariko txapela, garaikurra eta 500 euro jaso zituen Cafe Irunen eginiko ekitaldi batean. Bertan parte hartu zuten Gipuzkoako herri desberdinetatik etorrita txapelketako partaide izan ziren 40 tabernetako ordezkariek. Bigarren sailkatu zen Asador Aratz donostiarra, Xabier Zabaleta sukaldariak gidatzen duena, eta hirugarren geratu zen Hondarribiko Gran Sol.