2018KO EDIZIOA

Gipuzkoako IV. Bakailao Pintxo Txapelketa
2018ko Maiatzaren 28etik ekainaren 10era.

SARI BANAKETA

Donostiako Eguzki, 2018ko pintxorik onena. Podiumeko bigarren harmailan, Ondarribi eta hirugarrenean, Xera.

Eguzki taberna Gipuzkoako IV. Bakailaozko Pintxo Txapelketa irabazi du. Ekimen hau Pasaiako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak bultzatu dute  Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Rueda Jatorri Izendapenaren babesaz eta Eguillor, Bacalao Santymar, Berzosa, RJ, La Barajilla, Usapal, Café eta Pago de Cirsus enpresen laguntzaz. Txapelketa Baseclick enpresak antolatu du.

Sari banaketa Pasai Donibaneko Kulturgunean egin da. Izaskun Gomez Pasaiako alkatea poztu da lehiaketak Pasaian duelako egoitza, iraganean arrantzarekin eta, zehatzago, bakailaoarekin lotura handia izan zuen herria.

Ion Bizarro sukaldariak txapela jaso du, garaikurra, 500 € eskudirutan eta diploma. Txapeldunak, oso pozik graipenarengatik, zera adierazi du: “irudimena eta lana eskatu digun pintxoarengatik jaso dugun sariak gogobetzen gaitu”.  Izaskun Gomez Pasaiako alkateak eta Baseclick enpresako Mikel Martinezek Ion Bizarrori saria eman diote.

Gipuzkoako IV. Bakailaozko Pintxo Txapelketan Gipuzkoako hainbat herritako 33 establezimenduk parte hartu dute Bi astetan zehar lehian aritu dira osagai nagusi bakailaoa duten pintxoak landuz.

Hondarribiko Ondarribi bigarren sailkatu da. Miriam Calvo Pasaiako Kultura zinegotziak eta Mikel Corcuera gastronomia kritikariak Iker Gallego sukaldariburuari saria eman diote.

Errenteriako Xerak hirugarren saria eskuratu du. Jose Ramon Elizondok diploma jaso du Sergio Ekiza Pasaiako Udaleko zinegotzi eta Oarsoaldea Garapen Agentziako kidearen eskutik.

Epaimahaikideak bakailao enpresetako bi kide eta Mikel Corcuera gastronomia kritikaria izan dira baita sukaldari hauek ere: Ruben Sanchez Camacho, Tomellosoko (Ciudad Real) Salones Epilogokoa ; Ramon Lapuyade, Alcolea de Cincako (Huesca) El Portal-ekoa eta egungo Espainiako Pintxo Lehiaketaren txapeldunordea; Jose Ramon Elizondo, Jose Ignacio Celaya eta, presidente lanetan, Felix Manso Ibarla jatetxeko Felix Manso. Ekimen honetan parte hartu duten taberna guztietara pintxoak dastatzera joan dira eta iritzia ematera.

Mikel Corcuerak, epaimahaiaren izenean, aurkeztutako pintxoen kalitate handia nabarmendu du. Halaber, irabazlea erabakitzea ez dela samurra izan gaineratu du. Pintxoak tabernetan dastatzea lan eskerga gertatu zaie baina aberasgarria aldi berean. Pintxo horietako asko dastatzean kritikariak emozioak sentitu ditu, sormenezko lan bati beti eskatzen diona, hain zuzen ere.

Epaimahaiak, saria erabakitzeko izan duen zailtasunagatik, Hondarribiko Danontzat tabernari Aipamen Berezia ematea deliberatu du.

Azkenik, Pasaiako Ziabogak sari berezia jaso du, ardoari hobekien egokitzen zaion pintxoarena eta beste bat Irungo Basque Corner-ak, bakailaozko pintxorik tradizionalarena.

 

 Txapelketa honek jomuga argia du: bakailaoaren kontsumoa bultzatu kalitatezko sormenezko lanen bidez. Bakailaoa euskal gastronomiaren produkturik tradizionalenetakoa da.

1ºPremio Campeonato de Gipuzkoa de Pintxos de bacalao

1. IRABAZLEA

EGUZKI BISTRO BAR
Pintxo "Zuretzat"
Donostia

1ºPremio Campeonato de Gipuzkoa de Pintxos de bacalao

2. ZILARRA

BAR ONDARRIBI
Pintxo "Bakapiper"
Hondarribia

1ºPremio Campeonato de Gipuzkoa de Pintxos de bacalao

3. BRONTZEA

XERA GASTROTEKA
Pintxo "Callo Plantón"
Errenteria

1ºPremio Campeonato de Gipuzkoa de Pintxos de bacalao

D.O. RUEDA SARIO

ZIABOGA BISTROT
Pintxo "Bacalao sobre marco rosa"
Pasajes de San Juan

2018KO AURKEZTUTAKO BAKAILAO PINTXOAK

Bakailao Pintxo Txapelketaren laugarren edizioan parte hartu zutenek prestatutako bakailao pintxo erakutsi nahi dizkizuegu:

2018KO PARTE HARTZAILEAK

TOP